Teknologi Berriak

Wednesday, December 13, 2006

HEZITZAILEAREN LANA
Hezitzailearen lana, oso lan garrantzitsua da, ikasleak hezitzeaz aparte beste zeregin batzuk ere badauzkalako. Esate baterako, ikasle hoiek aurrerantzean izango duten formazioan oinarritutako balioak, ezagutzak eta edukiak hezitzaile horretatik jasoko ditu. Horregatik hezitzaile horren prestakuntza maila ona izan behar da. Ezin bait dugu ahaztu pertsona guztiak desberdinak garela, eta denak ez dutela aldi berean ikasiko. Bakoitzak bere denbora eta espazioa behar du.
Hezitzailearen lana, ikasleak ondo motibatuta izatea ezinbestekoa da. Horretarako eguneroko lana eta esfortzua gauzatu beharko da. Ikasleek ere, bere aldetik jarri behar dituzte medioak, bestela ezinezkoa izango da. Irakasle-ikasleen arteko elkar lana funtsezkoa delarik. Ikasle aktiboak prestatu behar ditugu, eta hauek pasiboagoak diren ikasleei aktibotasun hori kutsatzea lortuko dute. Horrela, lan talde dinamiko eta lanerako trebetasun izugarriak sortuko direlarik ikasgelan bertan. Giro atsegina eta partaideagoa izateak bere abaintailak ekarriaz, bai irakasle eta ikasleoi ere.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home