Teknologi Berriak

Thursday, January 18, 2007

Eskolaren testuinguaren barruan ematen diren ikaskuntza mota ezberdinen ezaugarriak aztertzean datza.Ausubel autorearen nahia ikasleentzat esanahia dituzten ezaguerak eraikitzea da. Horrela Ausubelek bi motatako analisiak egitea erabakitzen du.
1.-Ikaskuntza adierazgarria versus ikaskuntza errepikakorra.
2.-Ikaskuntza aurkikuntzaren bidez versus ikaskuntza harreraren edo hartzearen bidez.
1.-Ikaskuntza Adierazgarria: Jasotzen den informazio berria ez da testualki hartzen, ikasleak arinago dituen ezagupenekin batzen da, horrela eraldaketa bat gertatuz, bai eduki berrrietan baita arinago edukietan ere.
2.-Ikaskuntza Errepikakorra: Hemen guztiz kontrakoa gertatzen da, hau da, ikasleak informazioa hitzez hitz jasotzen du eta ez zekienarekin loturak eginez.

Eduki berrieneta dagoeneko ikaslearen ezagutza kognitiboaren artean funtsezko alkarlotura bat sortzen denean ikasketa aurrera doala ziurtatzen digu. Hau azaltzeko zenbait argibide ematen dizkigu.
1.-Ikerkuntzaren bidez eginiko ikaskuntza:Ez zaio ikasleari ikasi behar duena argitzen, berak egin behar du aurkikuntza, eta horrela ez badaaurkitu ez dena ez zaio ikasleari azalduko.Ika
2.-Hartzearren bidezko ikaskuntza:Ikasleari ikasi behar duenaren ondorioa edo emaitza emango zaio, horrela ez du hausnarketarik egin beharko.

Dimentsio biak elkarlotuat daude, hori dela eta, bere aurretiazko jakintzekin memoriaren bidez bakarrik erlazionatu ahal duen informazioa jasotzen du. Honen adibide argi bat biderketa taula ikasteko hinbat era izan daitezke.
Ez da hartze- deskubritze dimentsioa, bera bakarrik, esanguratsua den maila egokia lortzea baieztatzen duena eskolako ikasketetan.
JAKINA DENA ETA IKASTEKO GOGOA: ESANAHIAK ERAIKITZEKO EZAUGARRIA.
Barneraketaren teorian falta ezinezko hiru kondizio nabarmentzen dira ikasleak ikaskuntza adierazgarri bat izan dezan.
1.-Ikasi behar den material berria, ikuspegi logikotik, potentzialki esanguratsua izateko beharrizana.
2.-Ikasleak, lehendik ikasitako jakintzak izan behar ditu, gero ikasten den berriarekin erlazionatzeko.
3.-Oso garrantzitsua da, ikasleak modu adierazgarri baten ikasteko gogoa izatea.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home