Teknologi Berriak

Friday, January 19, 2007

GELAREN ANTOLAKUNTZA HIZKETA SUSTATZEN DUENA

Irakasleak gelako taldearen organizazio orokortua egingo diren ekintzetan eta denboraren banaketan laguntzen die ikasleei, ikasketetan hobeto zentratzen eta han egiten denari zentzua bilatzen.

UMEEN ARRETA LORTZEA
Ikasgelan umeen arrreta lortu behar da, hitz egiteko esperientzia interesgarriak eskainiz. Adina eta elkarrizketa baten kantitate eta kalitatea esperientziaren arabera, gai batean zentratzea errazagoa da. Bertan kontuan hartzen da garapen kognitibo(hizkuntzaz kanpoko ezagutza) eta linguistikoa(gramatikala), entzuleen estrategiak eta hitz egiteko daukaten trenetasuna. Adituek ohartarazten dutenez, esperientzia zuzenak interesa pizten du.
Ulermen zuzenean erlazionatuta dago gaiak pizten duen interesarekin. Hori dela eta, proiektuek eskatzen dute ahozko hizkuntzaren erabilpena. Gaiak aurrikusi behar dira, umeen iritziak onartzen direlarik.

ELKARRIZKETA BATEN AURREAN BETE BEHAR DIREN ERREGELAK EZAGUTZEA:
Ikasgelako erritualen inportantziari egiten dio erreferentzia. Hauetako bat borobila da, hau da, talde handian hitz egitea(elkarrizketak izatea), ariketaren ebaluaziorako eta elkar aldatzeko balio duena. honek eskatzen du denborarekiko lotura, hasten da Haur Hezkuntzan eta jarraitzen du Lehen Hezkuntzan.
Taldeka elkarrizketak egotaearen arazo bat da,ikasleek irakaslearentzat soilik hitz egitea, beraz, taldean dauden beste guztiek parte hartzeari ekiditzea eta arreta galtzea.
Noski, jarrera hau lotuta dago gaien interesekin, irakasleak garantizatu behar duena, hain zuzen.
MEMORIA ETA ULERMENA ERRAZTU:GRAFIKO, IRUDI ETA SINBOLOEN ERABILERA.
Ikasleek klasean parte hartzeko hitza hartzen dute gero eta luzeago delako eta laguntza behar dutelako, prozesu bat azaldu edo ipuin bat kontatu lan bat eragiten du. Lan hau oso zaila egiten da, gaia ondo menperatzen ez bada.
Bideoaen erabilerak ilermena errazten du elementu pragmatikoak kontestu komunikatiboaren errepresentazioa ahalbidetzen dutelako.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home