HEZKUNTZA GARAPEN BIHURTZEA
Hezkuntzaren eginkizuna garapena sortzea izango da. Garapena lehendik zegoen garapenaren oinarriaren gainean eraikirzen da. Hezkuntzaren eginbeharra pertsona bere historio pertsonalaren une jakin batean lortu duen garapen maila baino harantzago eramatean datza.
Hezkuntzan, haurra dagoen tokitik hasi behar da eta pixkanaka-pixkanaka gaitasun eta garapen maila berrietara igarotzea ahalbidetu.
Horrela ulertua, garapena, gizartearen eta kulturaren eragina duen prosezu bat da eta hezkuntzaren funtzioa gizabanakoaren eta kultur taldearen arteko bitartekaritza lan hori egitea izango da.
Elkarreraginek garapena sortzen dute, pertsonen eboluzioa eta aldaketa sustatzen dituzte. Hezkuntza guztiek, ordea, ez dute garapena sustatzen,baldintza jakin batzuk betetzen dituztenek bakarrik. Lehenik eta behin, haurrak garapen maila berrietara igarotzea ahalbidetuko dion heldutasun maila behar du. Bestetik, garapena sustatzeko elkarreraginek harantzago eramateko. Garrantzitsuena, kalitatea da. Hirugarren baldintza jarraitasuna izangp da, etengabeko eraginek eta eragin egonkorrek izaten dutela garapenean eragin gehien dioen printzipioari jarraiki. Azkenik, beharrezkoa da haurra motibatuta egotea, interesa edukitzea eta berekin elkarreragiten duten pertsonekin eta bere buruarekin eroso egotea eta horiengan konfidantza izatea.
Hezkuntzak benetan, garapena estimula eta susta dezan, hezitzaileak prozesu ebolutiboa eta bere lege eta printzipio orokorrak, baita alderdi kognitiboei, linguistikoei, emozionalei, sozialei... buruzko hainbat berezitasun ere ezagutu behar ditu.
Gutxitze edo nahasteren bat dutenen haurren garapenaz mintzatzen bagara, erabakitzailea da arazoa ondo ezagutzea, jatorria zein den eta bere dinamika ebolutiboa zein den jakitea.
Zailtasun guztiek batzuk oinarrizko egitura eta funtzioen zerikusia dutenak dira, besteak bitartekaritza sistemen antolamenduari lotutakoak eta beste batzuk ikaskuntzaren eduki berarizkoagoei lotutakoak, egoera bakoitzean hezkuntzak eman beharreko erantzunean eragina izango dute.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home