Teknologi Berriak

Tuesday, January 02, 2007

HIZKUNTZAREN JABEKUNTZA UMEENGAN
Umeak aldi berean bi hizkuntza edo gehiago mintzatzen ikasten duenean, hots. familian elebiduna denean, bi kode erabiliko ditu, baina mekanismo eta estrategia berberak erabiliz.Ume elebidun hauek hasierako fase batean bi hizkuntzek, burmuinaren lekuari eta erabilpenari dagokienez, ez dute diferentziarik egiten. Eta honen ondorioz, mintzaeraren lehenengo faseetan bi hizkuntzen hitzak nahasten dituzte eta normalean sintaxis bakarra darabilte.
Geroago, bi kodeak bereizten hasten dira eta solaskidea nor den ikusita, bata edo bestea erabiliko dute bi sintaxi desberdinak eraikiko dituztelarik. Hizkuntzaren jabekuntza, haien kasuan, elebakarreko umeena baino pixka bat astiroago doa, osagaiak prozesatzeko lana bikoitza delako. Horren truke, ume elebidunak malgutasun mental gehiago et akontzeptu-sormen handiago dauzkate.
Ume elebidun hauek, eskatzen dute haiei hitz egiten dien pertsonak beti hizkuntza bera erabil dezala, egonkortasuna behra dutelako eta bestela, arbuiatzen dute heldu horrek egiten duen hizkuntz aldaketa. Umeek, bere aldetik, ez dute arazorik zein hizkuntzatan nori hitz egim bereizteko.Izan ere, oso ohikoa da umeek bi hizkuntza dakizkienean, aita ta ama aurrean egonda,esaldi bat hizkuntza batean eta momentuan beste esaldi bat esan beste hizkuntzan, pentsatu gabe, ume horrentzat prozesu naturala delako. Horrela ere, bi hizkuntzen garapena ziurtatzen da ume elebidunak interakzioa erabiltzen duelako eta urteetan zehar bietatik "elikatu" egingo delako.
Bigarren hizkuntzaren ikaspena aldi berean egiten ez denean, baina lehenengo hizkuntzaren jabekuntzaren hasierarekin koinziditzen denean, 3 edo 4 urterekin, eta hori kontestu naturalean gertatzen denean, aktibatzen diren prozesu linguistiko eta kognitiboak lehenengo hizkuntzaren antzekoak dira oso.Jabekuntza eskolan gertatzean, prozesuek berberak izan beharko lukete, ikasten den hizkuntzaren inguruan desberdintasun batzuk daudela ahaztu gabe: eskola-denbora laburragoa da eta heldu bat dago ume askorentzat,hortaz, etxeko egoerarekin konparatuz, eskolan interakzioa sortzeko aukerak gutxitzen dira. Dena den, jabekuntza prozesuak motelagoak izanda ere, lehenengo hizkuntzakoekin antza dute,ume elebidunaren bidea markatzen duten zenbait ezaugarri espezifiko daudelarik.Berezko gaitasun linguistikoak eta umeak ikasteko egiten dituen ahaleginak arrakastaren eragileak izango dira.

0 Comments:

Post a Comment

<< Home