IKASLEAREN JARDUERA LIBREAREN PRINTZIPIOA
Bizitza garapena, eboluzioa da. Garapen hori suerta dadin behar den giza baldintza da.
Bizitzan garapen harmonikoa aztoratzen duten oztopoak agertzen dira. Horiek gainditu ahal izateko, haurrei aske jarduten utzi behar diegu.Eskolan ezartzen den askatasun falta, isilpean eta geldirik egon beharra gogor kritikatzen da, hala nola, diziplina lortzeko ematen diren zigorrak eta sariak. Pasitibitatean ezin da barneko mundua era egokian garatu.Kanpoan dagoen guztia barneratu ahal izateko "jardun" egin behar da, ukitu, egin, sentitu. Horretarako, norberak ikasten du, autohezkuntza sortzen da.
Eskoletan garatzen den askatasuna psikologikoa da gehienbat, norberaren diziplinan oinarritua. Lan egiteko eta jarduteko da, besteei kalte egiten ez zaien bitartean.
Ordenak ere garrantzi handia du, metodoan, ordena fisikoak psikologikoa edukitzera ere eramaten du.
Orden ahau lortzeko, apalak, mahaia eta eseritokia e.a... bere neurrian eduki beharko ditu haurrak.
Irakasleak haur bakoitzanon dagoen ikusi behar du. Bakoitzaren bidea zuzendu behar du.
Autohezkuntzaren prozesuan, ikasle bakoitzak materialarekin aritzean, ondo doan antzematen du. materialak autozuzentzaileak direlako, beraz, akatsen edo ondo egindakoen berri ematen dute. Irakasleak prozesu horretan zuzenduko du, berarentzat egokiak diren materialak eskainiz.

0 Comments:
Post a Comment
<< Home